Koaderno-barra erabiltzea
Koaderno-barra komando-ikonoak bistaratzeko modu berria da, erabilera azkartzeko sortua.
Modu lehenetsian, LibreOffice komandoak menu teilakatuetan eta ikonoz beteriko tresna-barretan taldekatuta daude.
Koaderno-barrak kontrolak eta ikonoak antolatzeko beste modu bat erakusten du, ez ikonoen errenkada zuzen modura, baizik eta komandoen eta edukien taldeak testuinguruaren arabera bistaratuta.
Koaderno-barran, maiz erabilitako komandoak taldeka antolatzen dira eta haiek atzitzea azkartzen da. Horrela, menuz menuko aukeran eta tresna-barretako komando-ikonoen arakatze luzeak saihesten dira.
Koaderno-barra Writer, Calc, Draw eta Impress aplikazioetan dago erabilgarri. Erabiltzaile-interfazeak orain diseinu anitz ditu. Diseinua aldatzeko, aukeratu
eta azpimenuan hautatu erabili nahi den diseinua.Erabiltzaile-interfazearen diseinuak
Erabiltzaile-interfazea sarrerak interfazeko zein elementu ikusgai izango diren definitzen du. Honako hiru diseinuak ez dira koaderno-barra motakoak:
-
Tresna-barra estandarra - Modu klasikoa, bi tresna-barra ikusgai dituena - 'Estandarra' eta 'Formatua'. Alboko barra partzialki tolestua dago eta fitxak besterik ez ditu erakusten.
-
Tresna-barra bakuna - Gehien erabilitako eginbideak erakusten dituen tresna-barra bakarra. Alboko barra tolestuta dago.
-
Alboko barra - Alboko barra guztiz irekita dago eta tresna-barra bakarra erakusten da: 'Formatua' tresna-barra
Erabiltzaileak tresna-barra gehiago aktibatzen dituenean, egoera berria erabiltzaile-profilean gordeko da. Hortaz, koaderno-barraren modutik itzultzean, aurretik ikusgai jarritako tresna-barra guztiak ikusgai egongo dira.
Koaderno-barraren modu erabilgarriak
Koaderno-barraren moduan, tresna-barra eta alboko barra guztiak ezkutuan daude eta koaderno-barra goiko aldeak agertzen da.
-
Fitxak - Modu horretan, barra fitxetan antolatuta dago, eta fitxa bakoitzak ikonoen multzo bat bistaratzen du, testuinguruaren arabera antolatuta. Testuingurua aldatu egin daiteke dokumentuan hautatzen den objektuaren arabera; esaterako, desberdina izango da taula bat edo irudi bat hautatzen bada.
Fitxadun moduan, menu-barra ezkutatuta dago modu lehenetsian. Menu-barra bistaratzeko, hautatu leihoaren goian ezkerrean dagoen Menu-barra ikonoa.
-
Testuinguruko taldeak - Koaderno-barra 4 taldetan zatituta dago. 'Fitxategia', 'Arbela' eta 'Testua' taldeak finkoak dira. 'Txertatu' taldeko edukiak aldakorrak dira, dokumentuan hautatutako objektuaren (taula, irudia, OLE objektua...) izaeraren arabera.
-
Testuingurukoa bakarra - Tresna-barra zentratu bakarra bistaratzen du, testuinguruaren araberako edukiak dituena.
-
Multzo-barra - Barra multzoetan banatuta dago, multzo bakoitzak ikono talde gisa eta menu gisa antolatutako komandoak dituela.
Fitxadun barra multzo-barra moduak ere aldaera trinko gisa daude erabilgarri.
Koaderno-barrako ikonoen tamaina aldatu egin daiteke zerrenda-koadroan.
Koaderno-barra ezin da pertsonalizatu.
Writer, Calc, Draw eta Impress moduluek koaderno-barraren egungo inplementazioa (LibreOffice 7.0) partekatzen dute. Modulu bateko koaderno-barran aldaketak bat egiten bada, beste moduluetako koaderno-barrak ere aldatuko dira.